Aukera Berriak - ETS (bideoklipa/videoclip/music video)
E.T.S. Official E.T.S. Official
34.7K subscribers
3,201,705 views
13K

 Published On Nov 8, 2019

En Tol Sarmiento taldearen 'Aukera Berriak' abestiaren bideoklip ofiziala, bere azken diskotik aterata (Aukera Berriak, Baga-Biga, 2019).

Videoclip oficial "Aukera Berriak" del grupo En Tol Sarmiento, tema incluido en su último álbum (Aukera Berriak', Baga-Biga, 2019).

Jarraitu gaitzazu! / ¡Síguenos! / Follow us!
  / entolsarmiento  
  / entolsarmiento  
  / entolsarmiento  

http://entolsarmiento.com/
http://www.baga-biga.eus/eus

Musika eta letra: Iñigo Etxezarreta (E.T.S.)
Ekoizpena eta konponketak: Pello Reparaz (DeepSoda)
Grabaketa eta nahasketa: Paxkal Etxepare (DeepSoda)
Masterizazioa: Simon Capony (DeepSoda)
Arte zuzendaritza: Joseba Razquin (DeepSoda)
Zuzenketak: Zuriñe Gil
Ekoizpen exekutiboa: Baga-Biga


Aurrera eta atzera, ikusi pausu berdinak
errepide zuzen honetan,
marraztutako bidetik isiltasuna
haizearen norabidean.

Puntu bati begira galtzen dugu ingurua
eta bertan dauden koloreak.
Baina bidegurutzeak dira aukera berriak,
dira aukera berriak,
aukera berriak.

Ahaztutako ateak azaltzen hasten dira
euren bila goazenean.
Ausardiaren hegoak astinduz hegan,
haizeak laztantzen nau orain.

Aldetara begira sentituz ingurua
eta bertan dauden koloreak.
Nire bidegurutzeak dira aukera berriak,
dira aukera berriak,
aukera berriak.

Margotuko ditugu kolore berriak,
orri zuri batetik ipuin ederrenak.
Irekiko ditugu batera ateak,
oihartzunak ekarri ditzala erantzunak…
eta aukera berriak.

#EnTolSarmiento #AukeraBerriak

show more

Share/Embed