Sorionekuak - Esku bat / Ekainak 10 de junio · Iruñea
Sorionekuak Sorionekuak
98 subscribers
23,798 views
234

 Published On Premiered May 5, 2023

Zer da Sorionekuak?
‘Sorionekuak’ euskararen aldeko dinamika herritarra da; guztiok gara sorionekuak. Informazio guztia eta materiala: www.sorionekuak.eus

¿Qué es Sorionekuak?
‘Sorionekuak’ es una dinámica ciudadana a favor del euskera; todos y todas somos sorionekuak. Toda la información y material a la venta en www.sorionekuak.eus

Letra (Beherago): Sustrai Colina.
Musika: Nerea Urbizu.

Musikariak:
Bateria: Juanma "Boli" Urriza
Baxua: Julen Zeballos
Gitarrak: Eñaut Gaztañaga
Teklatuak: Nerea Urbizu

Ahots teknikaria:
Teto Irisarri
Produkzioa eta nahasketak:
Eñaut Gaztañaga

Ahotsak Atarrabian grabatuak izan dira, apirilaren 20ean eta 21ean.
Nahasketak eta masterizazioa Zestoako Gaztain estudiotan.

Mila mila esker parte-hartzaile guztioi!

Esker bereziak Nerea Urbizuri.
Sorionekuak gu!

LETRA:
ESKU BAT
Nahi nuke esku bat…
Nahi nuke esku bat…

Nahi nuke esku bat
zorionekoa,
libre egin nazan
askatu gabe.
Amore eman ondoren
erruak erre baino lehen,
Esku bat...bide-seinale
ta bat-batean haizea alde.

Hatz bakoitzean milaka hitz ditu
ziur zahartzen da ta zimur-berritu;
bizipoz-marra amaigabekoa...
Ni, bai, zorionekoa!

Nahi nuke esku bat
zorionekoa,
denen ispilu
nire irudi.
Nire algoritmoekin
eta antonimoekin
esku bat...mundura zubi.
Nondik abia, nora itzuli.

Hatz bakoitzean milaka hitz ditu
ziur zahartzen da ta zimur-berritu;
bizipoz-marra amaigabekoa…
Ni, bai, zorionekoa!

Nahi nuke esku bat
zorionekoa…
Nahi nuke esku bat
zorionekoa…
Nahi nuke…
Nahi nuke...
Ez al da arraroa
zorionik gabe Nafarroa?

Hatz bakoitzean milaka hitz ditu
ziur zahartzen da ta zimur-berritu;

Nahi nuke esku bat, zorionekoa…
Zorionekoa!

show more

Share/Embed