Trikidantz Bixi-bixi Bideoklipa
Trikidantz Taldea Trikidantz Taldea
626 subscribers
24,094 views
173

 Published On Dec 13, 2023

Hementxe duzue Trikidantz taldearen abesti berria . Eskerrak Etxarri Aranatz, Leitza eta Iturengo udalei emandako laguntzagaitik eta baita ere parte hartu zuten jende guztiei.

Bixi-bixi

Txokoz txoko ta herriz herri
dantzan jarriz oin ta gerri

Jarraitzaileen hankak dantzari
jartzea denez gure opari
heldu gerritik
gozatu bizitza
eta eman hauspoa
bai bizipozari

Jaiak alaitzen erromeri
adina poz eta erokeri

Ostadar baten koloretan
hainbat begirada loretan
sorginen eran
eta gure magia
honetatik edan
eta egin zazu hegan

Betiko gisara
irri ta algara
prest bazara
zatoz gurekin dantzara
herriko plazara
festarik festara
musikaz bustiko gara

negu nahiz udara
bi oinen dardara
prest bazara zatoz gurekin dantzara
hona eta hara
irri eta algara
trikidantz taldea gara

MUSIKA ; @TRIKIDANTZ TALDEA
Hitzak: @amaia agirre arrastioa
Bideo ekoizpenak: Ekanda.ekoizpenak

show more

Share/Embed