Basauri kantari eta ibiltari, Social Antzokian aurkezpena
zuztarretatikahora zuztarretatikahora
65 subscribers
536 views
3

 Published On Nov 28, 2016

Basauriko udalaren kultura-politika eta euskara arloak antolatua, bertoko musika eta hezkuntza eragile ezberdinek "Orbelak airez aire" kantutegiko errepertorioa abesteaz batera, 1. ibilibide toponimikoa (San Migel - Finaga - Castillo) aurkeztu zen, Social Antzokian.

Ekitaldiak atal bi izan zituen: batetik, kantaldia bera eta, bestetik, ibilaldiaren aurkezpena. Aurkezle lanak Itziar Ituñok burutu zituen. Zer egin honetan Andoni Busquet eta Nora Pereda Udaleko ordezkari legez eta Adolfo Arejita Labayru Fundaziotik lagun izan zituen.

Honek dira kantaldian partehartzaileak:

UDAL LUDOTEKAK (Tximeleta, Pozokoetxe, San Migel, Kareaga, eta Basozelai)
"Orbelok airez aire" kantarekin

PROBIDENTZIA ANDRA MARI ikastetxea
"Aldapeko" kantarekin

BASAURI ikastetxea
"Hain urrin etxe pospola" kantarekin

BASAURIKO KORAL ELKARTEA (txikiak)
"Maritxu" / "Formak" kantekin

KAREAGA GOIKOA ikastetxea
"Goiko kaletik beheko kalera" kantarekin

ARIZKO IKASTOLA ikastetxea
"Indar bat dabil hor" kantarekin

BASAURIKO KORAL ELKARTEA (gazteak)
"Brum-brum" / "Txoriak txori"kantekin

BASOZELAI-GAZTELU ikastetxea
"Artoaren zopak eta txuletearen ura" kantekin

ZIRZIRA AHOTS TALDEA/ BIARTE DANTZA ESKOLA
"Ilargia" kantarekin

UDAL MUSIKA ESKOLA / AGINTZARI ETA EDURRE DANTZA TALDEAK
ETA AGUS BARANDIARAN
"Jotarako / Arin arinerako dantza koplak" kantekin

SOFIA TARAMONA ikastetxea
"Urte barri barri" eta "Apalazio zalduna" kantekin

BASAURIKO KORAL ELKARTEA (nagusiak)
"Akerra ikusi dugu" / "Itsasoa" kantekin

Ibilbide toponimikoa osatzeko euren testigantza eman zuten lekukoen lana eskertu zen ere bai. Bertaratutako Patxi Ibarra, Joselu Moja, Iñaki Dobaran, Miren Beti eta Luciano Ibarretxeri esker ona adierazi zitzaien.

Aipatu beharra dago ere, egitasmo bi hauetan, Bizkaiko Foru Aldundiak izan duen parte hartzea, laguntzaile legez.

show more

Share/Embed